“KALEAN USO, ETXEAN OTSO” Emakumeen aurkako tratu txarren prebentzio

Emakumeen aurkako tratu txarreko jarreren prebentzioa eta sentsibilizazioa, eta pertsonen tratu onari buruzko hausnarketa.

Saioak hezitzaile batek gidatuko ditu; indarkeria matxistaren larritasuna, egiturazko arazo gisa, ikasleei igortzen saiatuko da.

Hainbat gai landuko dira, besteak beste, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, matxismoa, errespetua bikotean, maitasun erromantikoaren desmitifikazioa etab. Gainera, indarkeria matxistaren biktima izan den emakume bat ere han izango da. Modu horretan, ikasleek zalantzak argitu edo galderak egin ahal izango dizkiote lehenengo pertsonan bizi izan duen norbaiti.

Programa honekin, elkarrizketa-gaitasuna sustatu nahi da – eta praktikan jarri etika biziko ariketa bat -, elkarrizketan oinarritzen baitira bizikidetzarako, pertsonen arteko errespeturako eta garapen intelektualerako prozesu eta jarrerak.

15 minutuko ikus-entzunezko bat izango da abiapuntua; ondoren hezitzaileak proposatutako hainbat jarduera egingo dira. Saioak borobilean egingo ditugu, talde guztiak elkarrizketan parte hartzeko moduan.

BasqueEnglishFrenchSpanish